2024-Izen emateak

MENDI IBILBIDE GIDATUA AKOLAN BARRENA

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak garatzen duten "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza urriaren 26an izango da, mendi ibilbide gidatua Akolan, hain zuzen ere. 

Ibilbidean zehar Iñaki Sanz Azkue izango dugu gida lanetan. Berak lagunduko digu inguruko paisaia ezagutzen. Naturaren eta gizakion jardueraren elkarrekintzak emandako emaitza ulertzeko klabeak emango dizkigu, eta beraz, Hernaniko txoko hau sakonago ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.

Mendirako arropa eta oinetako aproposaz gain, jatekoa eta edatekoa eraman beharko da.

Plazak mugatuak dira.

ORDUTEGIAK

Autobusez egingo dugu joan-etorria

-          8:00etan Txankakuako autobus geltokian.

        -            17:00etan bueltako autobusa hartuko dugu Hernanin.

-          18:00etan iritsi Txankakuako autobus geltokira.

IBILBIDEA

Epele - Igorin (459m) – Igorin Akola estazio megalitikoa – Ereñotzu – Hernani

-          Luzeera:  15km

-          Desnibela: 550m

-          Ereñotzun bazkalduko dugu (norberak dakarrena). Taberna bat ere badago auzoan.

Izen-ematea

HAZI BILKETA ETA MIKOLOGIA IRTEERA

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak garatzen dugun "Gure natura ezagutzen" programak, Karakate Mikologia Elkartearekin, Elgoibar Ikastolarekin eta Elgoibarko Herri Eskolarekin elkarlanean,  urriaren 27rako "hazi bilketa eta mikologia irteera" antolatu dugu. Ibilbidean zehar Aranzadi mikologia taldeko Unai Fernandes izango dugu gida lanetan.

Horretarako, Maalako parkean elkartuko gara 09:30ean eta Morterika ingurura joango gara oinez. Bukaera, Herri Eskolan emango diogu.


Mendiko arropa eta oinetako egokiez gain, jatekoa eta edatekoa eramatea gomendatzen dugu. Haziak eta perretxikoak biltzeko telazko poltsak ekartzea ere eskertuko genuke. Baita perretxikoak mozteko laban bat ere.

Plazak mugatuak dira eta izen ematea astelehenean, urriak 21, zabalduko da goizeko 09:00etan.

Izen-ematea

GAUEKO ZERUA EZAGUTZEKO IRTEERA

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak garatzen duten "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza urriaren 4an izango da, gaueko zerua ezagutzeko irteera hain zuzen ere. 

Karakatera igoko gara kotxez. Horretarako, Mintxetako aparkalekuan elkartuko gara 19:30ean zein eta zenbat ibilgailutan igoko garen antolatzeko.

Mendirako arropa eta oinetako aproposaz gain, linterna eraman beharko da. Prismatikoak izanez gero, ekarri baita ere.


Izen-ematea

TXIMELETAK EZAGUTZEKO IRTEERA

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak garatzen duten "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza ekainaren 2an izango da, tximeletak ezagutzeko irteera hain zuzen ere. 

Arantzazura, Oñatira, joango gara autobusez. 10:00etan elkartuko gara Txankakuako geltokian eta 17:00ak aldera iritsiko gara bueltan.

Gidari lanak Zerynthia elkarteko Iker Novoa Fariñasek egingo ditu, euskaraz.

Mendirako arropa eta oinetako aproposaz gain, jatekoa eta edatekoa eraman beharko da, mendian bazkalduko dugu eta.

Plazak mugatuak dira.

Izen ematea maiatzaren 22tik (goizeko 10:00ak aldera) aurrera egin daiteke.

Izen-ematea

LANDA-KOADERNO TAILERRA

Apirilaren 13an, zapatua, Skate parkean elkartuko gara 10:00etan eta ondoren ibilbide bat egingo dugu norberak bere intereseko elementuak marrazteko teknikak ikasteko aukera izanik. Gidari lana Egur arte tailerreko Paula Herasek egingo du.

Arropa eta oinetako aproposaz gain,  jateko eta edateko zerbait ekartzea gomendatzen dizuegu. 

Plazak mugatuak dira.

Izen ematea apirilaren 8tik (goizeko 10:00ak aldera) aurrera.

*Marrazteko beharrezko materiala guk emango dizuegu.

Izen-ematea

ANFIBIOAK EZAGUTZEKO IRTEERA

Martxoaren 1ean, ostirala, IMHko aparkalekuan elkartuko gara 19:30ean kotxeak antolatzeko eta ondoren Izarraitz aldera joango gara bertako anfibioak ezagutzeko. Gidari lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Ander Izagirre Egañak egingo ditu.

Arropa eta oinetako aproposaz gain, buruko argia edo linterna eraman behar da. Ekintza 23:00ak aldera amaituko da. Jateko eta zerbait ekartzea gomendatzen dizuegu. 

Plazak mugatuak dira.

Izen ematea otsailaren 22tik (goizeko 10:00ak aldera) aurrera.

Izen ematea

HAURRENTZAKO ZUHAITZ LANDAKETA

Izen ematea

Otsailaren 17an egingo dugu haurrentzako zuhaitz landaketa 09:30ean hasi eta 13:30 aldera arte. Ondoren, Sallobenteko zelaian egingo dugu hamaiketakoa.