Goierri-Donostia Unibertsitarien Garraio Elkartea
Ikasturte honetan unibertsitatera Donostiara joango diren ikasleak eta ikasle hauen guraso talde bat gara. Goierri-Donostia Unibertsitarien Garraio Elkartea sortu dugu.
Egunero Goierritik Donostiara joan-etorriak egiteko dauden arazoak eta hutsuneak ikusita, ibilbide hori bermatuko duen autobus zerbitzu bat antolatzea eta erabiltzea du xede elkarte honek.
Bazkidetza bidezkoa eta irabazi asmorik gabekoa da elkartea. Bere bitartez, zuen edo zuen seme-alaben joan-etorriak autobusez, garaian eta eroso, egin ahal izatea bermatzen saiatuko gara.