GARE SOZIALAK

NOR GARA?

Gare Sozialak taldea Antiguako Jakintza ikastolako guraso-talde batek sortu dugu. Mugikorren erabilerarekin kezkatuta, ikastolan hainbat ekimen egitea dugu helburu; bide honetan elkarri laguntza ematea ezinbestekoa iruditu baitzaigu.

Beste herri batzuetan (Zarautz, Usurbil...) abiatutako ekimenak izan ditugu abiapuntu. Haietan aritutako Miren Ros aditua ekarri genuen ikastetxera gaiaren inguruko hitzaldia eman zenzan; eta han elkartu ginen batzuon artean erabaki genuen talde-eragile bat sortzea interesgarria izan zitekeela gurean gai hau lantzeko.