Pasa den asteazkenean, hilak, 10, Luberrin elkartu ginen hainbat ikastetxetako LH5 eta LH6ko gurasoak. Bi taldetan banatu ginen, mailaka, eta gure beharrei erantzuteko hainbat erabaki hartu ziren; besteak beste, mugikorra emateko momentua atzeratzea.
Gure inguruan zer egoera dagoen aztertuta, guraso guztiak erakartzea ezinbestekoa dela aipatu genuen: mugikorra izan edo ez izan. Kontua da, dugun egoera ahalik eta egokien kudeatzen ikastea, elkarrekin. Horretarako, hitzarmen-eredu hau hartu genuen hizpide:
Nerabeek telefono mugikorrei ematen dieten erabilerari buruz hausnartzeko, Gazteak eta mugikorrak: zer egin dezakegu familiok? hitzaldi-ikastaroa antolatu dugu Antiguako Luberri institutuko areto nagusian; asteazkenean izango da, hilaren 10ean, 17:30ean.
Miren Ros Aiartzaguena aditua izango da hizlaria. Gurasoak seme-alaben hezkuntzan formatzea xede duen Bidelagun proiektuko kidea da Ros. Gare Sozialaki dagokionez, mugikorraren erabilerarekin kezkatuta, ikastetxe horretako guraso batzuek sortutako taldea da, iaz ere antzeko egitasmo bat antolatu zuena.
Duela bi hilabete inguru, galdetegi bat bidali genien Jakintzako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleen familiei, eta gehienek mugikorraren gaia lantzeko interesa agertu zuten. Horrela, seme-alabak maila horietan dituzten gurasoentzako hitzaldi-ikastaroa antolatu dugu, Bigarren Hezkuntza Luberrin egin ohi duten ikasleen beste ikastetxeekin elkarlanean: Orixe, Ibai, Amassorrain, Igeldo eta Aiete ikastetxeekin, hain zuzen ere. Adin horretan badira mugikorra duten haurrak eta ez dutenak; beraz, bi egoera horiek hartuko dira kontuan: emateko momentuaz hausnartuko dugu, eta baita erabileraz ere.
Nor gara?
Jakinguraren babespean sortutako guraso-talde bat gara.
Kezka bat partekatzen dugu: gure haurrak pantailen –batik bat, mugikorren– erabileran heztea. Ardura kolektiboa da: elkarrekin gehiago lortuko dugula iruditzen zaigu.
Zertan arituko gara?
Kezka berbera partekatzen duten gurasoen bidelagun izan nahi dugu.
Mailaka, adostasunak lortzeko taldeak sortzen lagunduko dugu:
. smartphona emateko garaia atzeratzeko.
. eman eta gero arauak elkarrekin adosteko.
Formakuntza-beharrak aztertuko eta entzungo ditugu, eta horren arabera antolatuko ditugu.
Talde-eragileko kide izan nahi al duzue? Zuen haurren ikasturteko taldean parte hartu nahi al duzue?
2022ko maiatzaren 6an Miren Ros etorri zen gurera haurrak eta mugikorren inguruan hitz egitera. Hitzaldian hainbat gai jorratu genituen.
Azken urteotan pantailen erabilera asko igo da eta pandemiaren eraginez egoera larritu egin da biziki: Interneten erabilera %60a igo zen helduongan konfinamenduaren eraginez eta gazteengan igoera %180koa izan da. Pantailek – eta bereziki Smartphonek – denongan duten eragina ikusita eta gure gaztetxoen erabilerarekin kezkatuta guraso asko gaude. Horregatik, garrantzitsua da informazioa jaso, kontzientzia piztu eta erabakiak hartzen joatea.