Lan xume honen helburu nagusia, ez da irakurleari barrea eragitea, hori bakarrik, gauza ederra bada ere, bakoitzaren sormena piztea eta auspotzea baizik.
Hitz-joko hauen sortze bideak, anitzak, mugagabeak eta sarritan ustekabekoak izaten direnez, euskara lantzerakoan honelako ariketek, ikaslea, ikerle eta egile bihurtzen dute. Hiztegiak miatzeak, hitzak jiraka eta bueltaka jartzeak, garunak euskararekin uztartzeak, klaseetan, emaitza gorena eman lezake.
- Ariketa praktikoa -
Atera ezazue zuen mugikorrak, eta Elhuyarren hiztegia eta UZEIren Atzekoz aurrera hiztegiak kontsultatuz, sortu ezazue zuen esaldi jokofonikoak.
Irakurle, piztu ezazu zure sormena eta has zaitez zure esaldi bitxiak sortzen. Euskara, kiderik zintzoenao denez, zain izango duzu beti jolasteko, eta bide batez, zuen arteko lotura estutzeko eta errotzeko.
__________________________________________________________________________________
Kontaktua - ezdiragauzabera@gmail.com
Gure hitzak- Mikel Laboa
___________________________________________________________