Lan xume honen helburu nagusia, ez da irakurleari barrea eragitea, hori bakarrik, gauza ederra bada ere, bakoitzaren sormena piztea eta auspotzea baizik.
Hitz-joko hauen sortze bideak, anitzak, mugagabeak eta sarritan ustekabekoak izaten direnez, euskara lantzerakoan honelako ariketek, ikaslea, ikerle eta egile bihurtzen dute. Hiztegiak miatzeak, hitzak jiraka eta bueltaka jartzeak, garunak euskararekin uztartzeak, klaseetan, emaitza gorena eman lezake.
- Ariketa praktikoa -
Liburu bat, egunkari bat edo beste edozein testu irakurtzean, edo albiste bat edo elkarrizketa bat entzutean, beti egongo da hitz bat, bere hasierako edo amaierako silabek, klik bat eginez, aurreko testuinguruarekiko guztiz desberdina den esaldi bat sortzeko, beste hitz bat edo bi iradokiko dizkizuna.
Izandakoari itxura eta zentzu egokia emateko, atera ezazu zure mugikorra, eta Elhuyar eta UZEIren Atzekoz aurrera hiztegiak kontsultatuz, sortu ezazu zure esaldi jokofonikoak.
Irakurle, piztu ezazu zure sormena eta has zaitez zure esaldi bitxiak sortzen. Euskara, kiderik zintzoena denez, zain izango duzu beti jolasteko, eta bide batez, zuen arteko lotura estutzeko eta errotzeko.
__________________________________________________________________________________
Kontaktua - aigurebermio@gmail.com
Gure hitzak- Mikel Laboa
___________________________________________________________