Hauxe azaltzen deutsegu alkarte eta taldeei, gutxi gora behera:
Kaixo, lagunok:
Hil honen 21ean, Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia daukagu, arratsaldeko 19:00etan Andra Marin.
Alde batetik gonbidatu egiten zaituegu egun horretan zuen alkarteko jendea edo-eta ingurukook etorri zaitezen.
Horrez ganera, egun beratan, baina 18:00etatik aurrera, beste zeozer egingo dogu: Euskaraldian parte hartu dauan jendea Andra Marira etorri, han argazki bat egin (geuk aterako dogu) eta esaldi bat idatzita itxi (edo bat aukeratu): zer aportatu deutsu Euskaraldiak? Edo, zure ustez zer aportatu deutse zure inguruko batzuei?
Ea horretarako bere animatzen zarien edo inguruko batzuk animatzen dozuezan: Euskaraldian nonoz parte hartutako jendea. Horretarako 4-6 lortzen badozuez (perfil diferentetakoak) fenomeno.
Informazino gehiago gura badozue 688745109// 946749089.
Ondo izan eta eutsi.
Banakakoei bidaltzen jaken mezua
Kaixo...: Euskaraldian aurretik bere, partu hartu izan dozu. Zugana jotzen dogu ea animatzen zaran, ekainaren 21ean (18:00etatik aurrera) argazki bat egiten, Andra Marin (Aurkezpen Ekitaldia bere bertan izango da.).
Aurtengo Euskaraldian horixe markatu gura da: garrantzitsuena norberak sentitzen dauana edo norberaren inplikazinoa da.
Gero argazkian esaldi pertsonalizatua iminiko dogu, norberak dakarrena (edo bertan aukeratutako bat): zer ekarri edo aportatu deutsu zuri (edo auzokoei, edo familiari, edo lagunei...) Euskaraldiak?
Ea bada, animatu eta parajetu. (Aurkezpen ekitaldia 19:00etan hasiko da, baina argazkiak ateratzea 18:00etan). Informazino gehiago: 688745109 (edo 946749089)
Oharra: mezuak eta informazinoa jaso ahal izateko, zeure kontaktuetan (add contacts) Euskaraldiaren telefonoa sartuta euki behar dozu.
Eutsi.