Kaixo lagunok:
Umeen unibertsoa euskalduntzeko eta horri eusteko pausuak eta ekimenak (EUSFERA) bultzatzeko prest gaudenok batzar bat egingo dugu martxoaren 5ean, 18:00etan, udaletxeko arkupeetako aretoan.
EUSFERA Euskaraldiaren antzeko dinamika bat da eta hori ezagutzeko eta prestatzeko, umeek inguruan dauzkaten euskaltzaleak batu nahi ditugu (gurasoak, senideak, irakasleak, ikastetxeak, entrenatzaileak...). Euskaraldia bezala sasoi mugatu baterako ekimena izango da.
Zu barik gutxi izango gara beti. (Animatu zure inguruko jendea ere)
Euskaraldiaren Talde Eragilea (Mungia)
(*) Ondoko artxiboan doakizu Eusfera-ren aurkezpentxo bat, ideia egin dezazuen. (Hori Taupa-ren proposamena da, hemen denon artean ikusiko dugu zer egin ahal dugun)
Kaixo lagunok
Adimen artifizialari euskeraz berba egiten irakasteko kanpaina dala eta
(https://gaitu.eus/ kanpaina common-voice programan)
Honen barri eukiko dozuenez, era batera edo bestera Euskaraldian laguntzen egon zarienoi orain bere laguntza-eskaera: orri batzuk (esku-orri batzuk) atera ditugu “tutorial” moduko bategaz, telefonoz zein ordenadorez gaitu programan zelan sartu eta adimen artifizialari euskeraz zelan “irakatsi” azaltzeko. Mesedez, ahal dozuen guztiok pasatu bariku honetan, azaroak 24, 17:00etatik 19:30era Mungiako plazatik (kiosko alboko aterpean ipiniko dogu postutxo bat) orri batzuk hartzeko eta zuen ezagunen artean edo zuen inguruan banatzeko. (Ordutegi horretan bere, plazan eta inguruan egoteko prest zagozienok esan mesedez.)
Asko eginda bere, beti gitxi izango da eta...
eutsi eta ekin.
Aurreko urteetako txostenak, agiriak, argazkiak zein bideoak (daukaguzanak) eskuratu gura badozuz jarri kontaktuan gugaz euskaraldiamungia@gmail.com 688745109
Sartu Mungiako Euskaraldiaren telefonoa zure kontaktuetan, informazinoa eta oharrak jaso ahal izateko.