Oinarriak
1. Helburua: Ikus-entzunezkoetan erabiltzeko moduko euskarazko edukia sortzea.
2. Gaia: Stickerrak edozein gairen ingurukoak izan ahalko dira. Hori bai, euskaraz izan beharko dute.
3. Parte-hartzaileak: DBHko edozein ikaslek hartu ahal izango du parte.
4. Lanak aurkeztea: parte hartzaileek Stickerra emailez bidali beharko dute aisialdia@elgoibarkoizarra.eus helbidera. Word edota PDF formatuan bidali beharko da.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 9an amaituko da; 14:00etan.
5. Lanen aukeraketa. Antolatzaileek aldez aurreko hautaketa-fase bat izango dute, oinarriekin bat ez datozen proiektuak edo, beren hizkera edo mezuagatik, oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatzen ez dituztenak ezesteko aukera izan dezaten.
Aurretiazko hautapen-fasea gainditzen ez duten obrak hilabeteko epean suntsituko dira, bidaltzaileek erreklamatzen ez badituzte.
6. Epaia eta saria: DBHko Euskara Batzordeetako kideek erabakiko dute Sticker irabazlea zein den.
Bi sari egongo dira:
1. saria: 60€
2. saria: 40€
7. Eskubideak. antolatzaileek beren webguneetan, argitalpenetan eta karteletan edo bestelako propaganda- edo informazio-euskarrietan erreproduzitu ahal izango dituzte stickerrak.
8. Oinarrien onarpena. Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Antolatzaileek eta epaimahaiak oinarri hauek interpretatu ahal izango dituzte bertan aurreikusten ez diren alderdi guztietan. Oinarri hauen edozein aldaketa behar bezala iragarriko da.