JOLAS-ORDUETAN EUSKARA GEHIAGO ERABILTZEKO ESTRATEGIAK
Jolas-orduetan egiten dugun euskararen erabilera (euskara hutsean) % 4 da. Euskara Batzordetik, jolas-orduetan euskara gehiago egin eta entzun nahi dugu.
IZAN ZAITEZ BERBALARRI
Jolas-orduan euskaratik gertu eta urrun daudenak batzeko egitasmoa da. Euskaratik urrun daudenei euskaraz hitz egiteko tartea eskaintzeko helburua du.
Izena emanteko EGIN KLIK
EUTSIKO AL DIOZU EUSKARARI?
Jolas-orduetan euskararen erabilera areagotzeko, Eusle figura sortu dugu. Eusle direnek, jolas-orduetan euskarari eusteko konpromisoa hartzen duten pertsonak izango dira.
Zu ere horretarako prest bazaude, IZAN ZAITEZ EUSLE JOLAS-ORDUETAN.
Izena emateko EGIN KLIK!
ZEIN MUSIKA DUZU GUSTUKO??
Gure galdetegiko emaitzek diotenez, euskarazko musika entzuten dugun portzentajea % 30 ingurukoa da da. Hori horrela, Spotifyko zerrendak sortu nahi ditugu hainbat ekintzetan euskarazko musika jartzeko. Zure gustuko musika zein den jakin nahi dugu. Hori bai, euskaraz izan behar da.
Egin klik eta esaguzu zein den zure gustu musikala.
MUGIKORREAN ERE, EUSKARAZ
Mugikorretan egiten dugun euskararen erabilera (euskara hutsean) % 6 da. Beraz, mugikorrean euskararen erabilera handitzeko ekintza hau pentsatu dugu: