WIKIPEDIA: ATARI-HEZKUNTZA. Gelan gauzatu daitezkeen proiektuak.
TXIKIPEDIA-TESTUAK: Irakurmena lantzeko edo informazioa bilatzeko testu labur eta errazak.
WIKIMEDIA COMMONS. Proiektuetan eta ikasmaterialetan erabil daitezkeen argazkiak.
GURE HERRIA proiektua
GOOGLE EARTH EUSKARA LANTZEKO orrian ikasleek herriko tokian ikusi eta haiei buruz hitz egingo dute, talde handian.
2. TXIKIPEDIAn gure herriari buruzko testua irakurri, mailaren arabera.
-A1 mailako ikasleek lehen esaldiak, argazki oinak, mapak, grafikoak... irakurriko dituzte.
-A2 mailako ikasleek aurrekoaz gain hasierako bizpahiru esaldiak, azpitituluak...
3. Jasotako informazioarekin eta dakitenarekin ikasleek Aurkezpen bat egingo dute:
Herriko toki ezagunenen argazkiak txertatuko dituzte ( Wikimedia Commons erabil dezakete)
Adibide moduan Herriko Zerbitzuak proiektua: Uharte Arakil.
4. PORTFOLIOAN gorde.