AHOZKO ULERMENA / ENTZUMENA
1.- Eguneroko behar sinple eta zehatzekin zerikusi duten adierazpenak ulertzea, argi esaten badizkiote, poliki eta behin baino gehiagotan.
2.- Ahozko testu motel eta artikulatua jarraitzea, geldiune luzeak dituena esanahia ulertu ahal izateko.
3.- Galderak eta instrukzioak ulertzea, eta jarraibide labur eta sinpleak jarraitzea.
4.- Zenbakiak, salneurriak eta orduak ulertzea.
5.- Deskribapen labur bat ulertzea, ezagunak diren hitzak eta oinarrizko esamoldeak erabiltzen badira eta keinuz laguntzen bada.
6.- Gertaera labur baten kontaketa ulertzea, ezagunak diren hitzak eta oinarrizko esamoldeak erabiltzen badira eta keinuz laguntzen bada.
AHOZKO ADIERAZPENA / MINTZAMENA
1.- Datu pertsonalak ematea.
2.- Informazioa eskatzea.
3.- Adostasuna/ Ezadostasuna adieraztea.
4.- Erantzun laburrak ematea.
IDATZIZKO ULERMENA / IRAKURMENA
1.- Informazio testu eta deskribapen sinpleen ideia nagusia ulertzea, batez ere testua azaltzen laguntzen duten irudiak baditu.
2.- Instrukzio labur eta sinpleak jarraitzea, batez ere irudiak baditu.
3.- Izen ezagunak eta hitz eta esamolde oso sinpleak ezagutzea, iragarki sinpleetan eta eguneroko egoera arruntetan.
4.- Mezu labur eta sinpleak ulertzea, postal batekoak, adibidez.
IDATZIZKO ADIERAZMENA / IDAZMENA
1.- Lagunei zuzendutako ohar sinpleak idaztea.
2.- Non bizi den deskribatzea.
3.- Datu pertsonalak eskatzen dituzten formularioak betetzea.
4.- Esaldi eta esamolde sinple eta bananduak idaztea.
5.- Postal labur eta sinplea idaztea.
6.- Gutun labur eta oharrak idaztea hiztegiaren laguntzaz.