2. Asteartea

Gaurko saioan asteko menua planifikatuko dugu. Menuaz gain, erosketa zerrenda ere prestatu dezakegu.

Landuko ditugun konpetentziak:

  • Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia
    Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea, ganoraz eta egoki komunikatu ahal izateko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.

  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

Hitzezko eta idatzizko testuak egokiro erabiltzea —euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean gutxienez—, bizitzako hainbat alorretako egoeratan, eraginkortasunez eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuz. Literatura-hezkuntza garatzea ere bai, nork bere burua eta inguruko mundua hobeto ezagutzeko.

  • Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

Ekimena izatea eta ekite-prozesua erabakitasunez eta eraginkortasunez kudeatzea testuinguru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan, ideiak ekintza bihurtzeko.

  • Elkarbizitzarako konpetentzia

Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion ongirako.

  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
    Hitzezko eta idatzizko testuak egokiro erabiltzea —euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean gutxienez—, bizitzako hainbat alorretako egoeratan, eraginkortasunez eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuz. Literatura-hezkuntza garatzea ere bai, nork bere burua eta inguruko mundua hobeto ezagutzeko.

  • Zientziarako konpetentzia

Jakintza eta metodologia zientifikoa modu koherentean, egokian eta zuzenean erabiltzea sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko, eta aplikazio zientifiko-teknologikorik esanguratsuenak erabiltzea hainbat testuingurutan, errealitatea ebidentzia zientifikoaren ikuspegitik ulertzeko, eta bizitzako alor eta egoera guztietan erabakiak arduraz hartzeko.


  1. Jarduera: Motorrak berotzen

Gaurko saioa mandala bat margotzen hasiko dugu.

2. Jarduera: Eguneko berriak irakurri eta bat aukeratu. Gaur albiste onak topatu behar ditugu.

Ordenagailu edo tabletean, eguneko berrien titularrak irakurriko dituzte, gaur kirol albisteak. Irakurtzen dakitenek eurek bakarrik egin dezakete eta ez dakinek gurasoek lagunduta. Ez da beharrezkoa berri guztiak irakurtzea, noski! Lehen 5/6rak irakurtzearekin nahiko.

Hona hemen euskarazko egunkarien loturak:

https://www.berria.eus

https://www.argia.eus

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/

Berri bat hautatu, gustokoa duelako, interesgarria iruditu zaiolako, ...

Helduenek, egunkari desberdinek berria nola kontatzen duten aztertu dezakete ere.

3. Jarduera: Aukeratutako berria koadernoan, google docs edo word batean kopiatu.

Egunero, gustoko berria euren hitzekin idatziko dute. Aste bukaeran, astekaria egin ahal izateko. Astekaria gelakideekin parteka dezakegu, Whatsapp bidez, posta elektroniko bidez...


4. Jarduera. Asteko menuaren plangintza.

Egunero zer bazkalduko dugun eta zer afalduko dugu erabakiko dugu familiakide guztien artean.

Horretarako menu orekatua egiteko gomendioak ezagutu beharko dituko lehendabizi, noski!

5. Jarduera

Gustoko ipuin bat irakurri.

6. Jarduera

Bazkalostean, gustoko dituzun marrazki bizidunak edo telesaila ingelesez ikusi.