Esti Vivanco

Esti Vivanco Bilbon jaio zen 1989an.

Deustuko Unibertsitatean Ingeles Filologia ikasketak egin zituen eta, ondoren, Bigarren Hezkuntzako Irakasletza masterra.

Urtebetez Bilboko Guggenheim Bilbao Museoko argitalpen sailean itzulpengintza lanetan aritu bazen ere, laster jo zuen hezkuntza mundura. Geroztik, hizkuntzekiko maitasuna DBHko eta Batxilergoko ikasleei helaraztea izan du lanbide.

Betidanik maite izan du irakurtzea eta idaztea, eta gazte mailako hainbat sariketa irabazi ditu, besteak beste, Urruzuno Literatur Lehiaketa (2004, 2005, 2006) eta Euskaltzaindiak antolaturiko Azkue Saria (2004).

Gaur egun, haur eta gazte literaturan dihardu gehienbat, eta lau liburu kaleratu ditu:

  • Argixorgin (Elkar, 2014)
  • Eireren egunerokoa (Elkar, 2015)
  • Infernurantz (Elkar, 2015)
  • Egun gorriak (Begiko, Santillana Zubia, 2020)

estiviram@gmail.com