INFORMAZIO OROKORRA
2025-2026
IZEN-EMATEA
Ekainaren 13ra arte
Inprimakia betez.
Izena emateko arazorik izatekotan jarri harremanetan hurrengo helbidean
eskolazkanpokoak.txinpasmendi@gmail.com
INFORMAZIO GEHIGARRIA
Ume bakoitzeko izen emate imprimaki bat bete beharko da.
Irailean Txinpasmendi Guraso Elkarteko urteko bazkidetza kuota ordaindu behar da (15€ familiako) .
Eskari gutxi duten jarduera edota taldeak bertan behera geldituko dira.
Eskari handia duten jarduera edota taldeetan ikasle guztiak mantentzen saiatuko da. Ezinezkoa balitz, zozketa egingo genuke.
Ingeleseko eskolaz kanpoko ekintzan aurreko ikasturtean egondako ikasleek lehentasuna izango dute.
Lekua dagoen taldeetan, irailaren 8tik 12ra izen-emateko bigarren epea zabalduko da.
JARDUERAREN ORDAINKETA
Aurreko ikasturteko prezioak mantenduko dira:
Astean behin diren ekintzak: 21 €/hilabetea.
Astean birritan diren ekintzak: 42 €/hilabetea.
Ingelesa 51 €/hilabetea (Mondragon Linguak kudeatuko du)
SKATE 38-45 € astean behin, prezioa ikasle kopuruaren araberakoa (DAIBAIk kudeatuko du)
Ordainketa Guraso Elkarteari emandako kontu korronte zenbakitik pasatuko da.
1.ordainketa uztailean egingo da , 20 €. EZ DA ITZULIKO (jardueren kudeaketagatik). Lehenengo hiruhileko kuotan deskontatuko da.
Hiruhilekoa osorik kobratuko da.
Bigarren hiruhilekoan baja emateko azken eguna: abenduaren 19a.
Hirugarren hiruhilekoan baja emateko azken eguna: martxoaren 27a.
EGUTEGIA
Eskolako egutegia jarraituko da (irailean zehaztuko da).
Goizeko jardunaldia dagoen egunetan ez da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.