Sartu aurretik, Rosik eta Ainarak ongietorria eman ziguten. Lehenengo partea teorikoa zen, hau da, antzerki konpaniaren aurkezpena egin ziguten eta, horretarako, eseri gara harmaila batzuetan. Haur hezkuntzako umeentzako antzerkiaren garrantziaz hitz egin ziguten. Gainera, azaldu ziguten ezinbestekoa zen umeak gizaki bezala tratatu behar ditugu eta hori dela eta, haien beharrak eta gaitasunak kontuan hartu behar ditugu. Orobat, erabilitako musika ere aipatu zuten eta nola garrantzitsua den giro ona eskaintzea umeek antzerkia disfrutatu dezaten. Horretarako, beharrezkoa da sarrera ona prestatzea haiek testuinguruan jartzeko. Horrez gain nola lantzen duten Teatro Paraiso-an nola lantzen duten azaldu ziguten, hau da, antzerkiak prestatu eta geroago, instalaziora eraman zituzten umeak (batzuetan haien gurasoekin) jolasaren bidez, artzerkian landutako gauzekin loturak egiteko. Azkenik, azpimarratu zuten Unibertsitatearekin eta Teatro Paraisoarekin dauden loturak mantentzen jarraitzearen beharra. Horregatik, koloretako zinta bat eman zioten bakoitzari harreman hori adierazteko eta 2 ekintza egin genituen harekin: alde batetik, zinta hori hartuz gure bizitza osoan bidaia bat egin genuen begiak itxita eta besteekin esperientzia partekatu genuen; beste alde batetik, orri batean irudi bat egin genuen zinta erabiliz eta batzuek orria ere modelatu zuten gogoeta edo emozio bat adierazteko.
Bigarrenik, igo ginen gaineko solairura ekintza batzuk egiteko. Hasteko, aurkezpena gisa, korro handi bat egin genuen eta banan-banan atera ginen geure burua aurkezteko mugimendu batez, erritmoz, etab. Gero, jolas bat egin genuen: korro berean, txalo bat pasatu genion elkarri eta batek "boing" esaten zuenean, beste aldera pasatu behar genuen txalo hori.
Jarraitzeko, Ainarak beste ekintza bat azaldu digu: korrotik atera behar izan dugu banan-banan eta inprobisatu behar izan dugu zer esango genuela, "Esta es la historia de ..." esanez eta objektu/pertsonaia hori adieraziz. Hori egin ondoren alboan geneukan pertsonarekin jarri gara eta batek 3 akzio aipatu du besteak keinuz adierazi dituen bitartean.
Beranduago, espaziotik zehar nahastu gara eta Ainarak egin duen erritmoa jarraitu behar izan dugu ibili garen bitartean. Gero, bikotekide bakoitzari eman dio korda bat eta harekin 4 eszena asmatu ditugu. Ondoren, 4 talde egin dugu eta bakoitzean, beste bi talde. Horietako talde bat elkartu da egin ditugun eszena desberdinañ adierazteko eta beste taldeak asmatu behar izan dute istoriotxo bat agerraldi horiek kontuan hartuta. Eta bukatzean, rolak aldatu ditugu.
Saioari bukaera emateko, klase osoa bi taldetan banatu gara eta talde bakoitzak zeuden materialarekin (kordak, telak, aulkiak, ipuinak, etab.) instalazio bat sortu behar izan dugu.
Bigarren egunean, goiko pisura joan ginen. Hor, borobilan jarri ginen eta binaka joan den egunaren jarduerak esan genuen.
Geroago, orria eman ziguten eta gure haurtzaroaren jantzi bat marraztu behar izan genuen. Beraz, marrazkiak zirkuluan jarri genuen eta gainerako lagunen marrazkiak ikusi genituen. Gainera, orriaren beste aldeagatik erlazionatutako hitzak idazten ditugu modarekineta gero istorioa asmatu behar genuen eta nor nahi zuen bere istorioa kontatzenzuen.
Ondoren, aisialdia utzi ziguten zerbait jateko eta bere agertokia preparatzeko. Atsedenaren ondoren, egongela nagusira sartzen gara eta harmailetan jartzen gara. Bi neskak haurren antzerkia irudikatu zuten eta dantza bat egin zuten. Artilea, oihalak eta ehundura desberdinak erabili zituzten.
Emanaldia bukatu zuenean dantzarie galderak egin ahal izan genizkien. Ateratzen ditugun konklusioak izan ziren:
● Umeen baldintzak kontuan hartzea(adina, haien arteko erlazio, aldaketak...).
● Aldagaietara irekita egotea.
● Elementu gehiegi ez jartzea.
● Esperimentatzeko garrantzia.
● Ez du istorioa kontatzea behar.
● Umeek ikusten dutenaz gozatzen dute.
● Denboren garrantzia.