"Telefono apurtuta" mimikaren bidez eta ezpainak mugituz. Mimikaren bidez 2 edo 3 pertsonen artean eztabaida bat egongo da. Amaitzean komentatu beharko dute zertz ari ziren eztabaidatzan eta ea kointziditzen duten (elkar ulertu duten)
2D eta 3D zenbakiak gorputz atal ezberdinekin adierazi. Klase honetan irakasleak zero zenbakitik zortzi zenbakira arte gorputz atal ezberdinekin adieraztea eskatu zitzaigun, gero klasekideei aurkeztu egin genuenak. Argazkietan ikusten duzuen bezala, gorputz osoarekin, oinekin, eskuekin, eta abar. erabili ditugu.
Itzal beltzak. Ariketa honekin dantza bat sortu egin dugu, baina horretarako lehenik eta behin, itzalekin eta koloreekin jolastu egin dugu. Hasieran objektu gehiegi hartu genituen, baina irakaslearekin hitz egin eta gero konturatu ginen hobeto geratzen zela objektu gutxi eta horiekin jolastea, material asko eta haiei erabilpen gutxi ematea.
Itzal txinatarrak. Jarduera honetarako "Edurne zuri"-ren ipuina aukeratu genuen, baina honi aldaketa batzuk sartu genizkion. Halaber, irakasleak estereotipoetan ez erortzea aitortu egin zigun.
Ipuina egin genuenean, maltxurrak agertzen den momentu guztian bere itzala handia egin genuen, eta berriz beste pertsonaiena txikia, ikusteko zer nolako indarra eta boterea zuen pertsonai honek.
Aipatu behar dugu, gehien erabili egin ditugu itzalak ipuin honetarako gorputzaren itzalak izan dira, eskuekin egindako itzalak ez dugu asko erabili, eta honekin gehiago esperimentatu behar izan genuen.
Halaber, hasieran ez genuen ondo kontrolatzen itzalen tamaina, baina gero esperientzia eta esperimentazioarekin hobeto egiten ikasi egin genuen.
Argi itzalak. Jarduera hau binaka egin genuen, eta izenburua esaten duen bezala argi itzalekin ipuin bat kontatzeko aukera izan genuen. Baina lehendabizi, argi itzalen kutxa aukeratu eta honetan bi zulo egin genituen, bat atzean eta beste bat aurrean. Horietako zulo bati paper-begetala itsatsi egin genion.
Behin kutxa eraikita genuela, horrekin zein ipuin kontatu nahi genuen aukeratu eta erabaki genuen. Behin hori adostuta genuela, txotxongiloak sortu egin genituen. Hauek kartulina beltza eta koloretako paper gardenarekin sortu egin genituen, eta irakasleak emandako makilei itsatsi genituen.
Behin gure txotxongiloak eta argi kutxa prest genituela, azken hau apaindu egin genuen, halaber gortinak jarriz, kutxa kolorestatuz, kutxari paper dekoratu bat itsatsiz, eta abar.
Hurrengo astean, klasekideen aurrean ipuina kontatu egin zen eta, argi kutxa eta ipuin anitzak ikusteko aukera izan genuen. Zer nolako ezperientzia polita eta dibetigarria! Gainera, argi kutxa hauek gure praktiketan erabiltzeko aukera izan dugu. Haurren erantzuna ezinhobea eta oso positiboa.
Dantzak.Klase honetarako hainbat ariketa ezberdin egin genituen.
Lehenik eta behin, irakasleak musika jarri egin zigun eta libreki espaziotik mugitzen hasi ginen.
Geroago, musikaren erritmoaren arabera dantzatzen eta mugitzen hasi ginen.
Horren jarraian, binaka jarri egin ginen eta bakoitzak 8 pauso sortu egin behar zituen, gero klasekideen aurrean erakutsi genuena.
Gero, taldeka jarri egin ginen eta dantza txiki bat sortu egin genuen, berriz ere, 36 pausoko dantza bat.
Horrekin jarraituz, beste talde ezberdinetan jarri egin ginen eta 36 pausoko dantza sortu egin genuen baina kasu honetan pausoak posizio ezberdinetan egin behar genuen. Halaber, pauso bat lurrean, beste bat kukubilkon, beste bat korroan, eta abar. Hau eginda genuela, besten aurrean dantzatu egin genuen.
Berriz taldeak aldatuz, oraingo dantza irakasleak talde bakoitzari esleitzen zigun emozioa adierazi egin behar genuen dantza baten bidez. Gero hau klasekideen aurrean egin behar izan genuen, eta ikusleak zein emozio zen asmatu behar izan zuten.
Eta bukatzeko, irakasleak talde berriak sortzea eskatu zigun, talde bakoitzari dantza mota bat esleitu egin zigun. Adibidez, hip-hop, reggeton, sevillanak, eta abar.