Hona hemen, Adierazpena eta Komunikazio trebetasun ikasgaian landu ditugun, ariketak. Sartu, kuxkuxeatu eta disfrutatu guk disfrutatu dugun bezala lan hau burutzen.
"Energia pasa" JAA-BOING-SUPERHEROIA- IRAULTZA (bideo edo argazkia)
Jolas hau lau faseetan banatuko ditugu hobeto azaldu ahal izateko.
1. “JA!” esaten dugu energia ondokoari pasatzeko, beti norabide berdinean. Gainera hitz hori esaten dugun bitartean txalo bat eman behar dugu eta ondokoari energia pasatu.
2. Jolasa berdin mantentzen da baina oraingoan gauza berri bat gehituko diogu, “Boing”. Hitz hori esaten dugunean, pertsona horrek barrera bat sortzen du, beraz energia beste alderantz aldatuko da. “Boing” esaten duen pertsonak salto bat eman behar du eta besoak altuan jarri (Pertsona indartsu bat izango bagina bezala).
3. Hurrengoan “Superheroe” sartuko dugu, jokoa berdin-berdin jarraitzen du bigarren fasean bezala baina gauza berri bat gehitzen diogu. “Superheroe” esaten duenak hori esateaz gain borobilean dagoen lagun baten izena esan beharko du, energia pertsona horri pasatzeko. Beraz, fase honekin energia punta batetik bestera pasatzeko balio du.
4. Eta azkeneko fasean, “Iraultza” gehituko diogu, energia pasatzea tokatzen zaionari hitz hori esaten baldin badu, parte-hartzaile guztiek zirkuluaren erdira joan eta nahasi egin behar dira, tokiz aldatuz.
Ikusi ahal duzuen bezala, jolas hau beroketa gisa balio du, bai ahotsa bai gorputza berotzeko. Horrez gain, 4-6 urte bitarteko haurrekin egin ahal dezakegu. Lotsa eta beldurra kentzeko jolas oso aberatsa ikusten baitugu. Beraz, irakasleak izango garen heinean jolas hau aurrera eramango dugu, hots oso ariketa barregarria, dibertigarria eta arreta mantendu behar duguna da.
ZAPATA SORTU GORPUTZAREN BITARTEZ
Jolas honetarako, lehenik eta behin, espaziotik libreki mugitu gara. Harik eta irakasleak lehenengo esan digun arte taldeka jarri behar genuela, gero pertsona-kopuru desberdinetan. Era berean, forma bat esaten zigun eta gure gorputzarekin irudikatu behar genuen, taldeko guztien gorputza erabiliz.
Aldi bakoitzean forma eta pertsona kopuru ezberdinak esaten zigun. Adibidez, izarrak, zapata baten forma, etab.
Ariketa hau oso eraginkorra izan daiteke 4-6 urteko haurrekin egiteko, halaber, haien gorputzarekin jolastu eta manipulatuko dute, eta talde-lana sustatzeko jarduera oso aberasgarria baitda.
LAMIA ETA ANTTON
Mitologiaren istorio batean zentratu gara, non Antton (protagonista) Lamiarekin (protagonista) basoan topo egiten duen. Une horretan haien begiradak gurutzatu egiten dira, eta biak bata bestearekin maitemintzen dira.
Baina Lamia gauza berezia da, oinak hegatsak baititu... Baina... Zer gertatuko da? Hori eragozpen bat izango da Anttonentzat?
Erantzuna jakin nahi baduzue, egin klik goian jarri dizuegun bideoan. Harrituko zaitu istorio handi eta polit honek.
JAA- ZASS- IAA (karateka-jolasa)
Energia pasatzeko beste jolas bat azalduko dizuegu, hau beroketa moduan erabili egin dugu. Hobeto ulertu ahal izateko hiru faseetan azalduko dizuegu. Hasteko klase osoa borobilean jarri egingo gara.
1. Pertsona bat “JA!” esaten hasiko da, eta karateka keinua egin beharko du, hau da, bi eskuak elkarturik buruaren goialdean jarri eta salto egiterakoan hankak irekita utziko ditu.
2. Ezkerraldean eta eskuinaldean daudenak bi eskuak elkartuta bere hankak moztuko bazuten bezalako keinua egin behar dute, eta hori egiten duten bitartean “ZASSS!” esan beharko dute.
3. Hankak mozterakoan, pertsona horrek eskuak elkarturik zirkuluan dagoen norbaiti seinalatuko dio “YA” oihukatuz, eta pertsona horrek prozesu guzti hau jarraitu beharko du.
Jolas honetarako oso erne eta aktiboa egon behar zara. Animatu! Oso dibertigarria baitda.
IRUDI IZOZTUAREN BITARTEZ ZAPALKETA
EMOZIOEN ANTZERKIAK
Lehenengo entsegua
Bigarren entsegua
Hirugarren entsegua