Rudolf Steiner, edo Waldorf, gehiengoek ezagutzen duten bezala, Filosofia eta Letretako Doktore Austriarra izan zen. Honek, Haurraren hezkuntza askatasunerantz defendatzen zuen, gizartearen etengabeko berritze baten barruan. Bere ustez, haurrak hezteko artea benetako berrikuntza sozialaren oinarri gisa erabiltzea garrantzitsua zen, horregatik gaur egun ere, hori oso presente dago Waldorf pedagogĂa erabiltzen duten lekuetan.
Waldorf hezkuntza Rudolf Steiner pentsalari eta ekintzailearen printzipioetan oinarritzen hezkuntza berritzaile bat da. Hezkuntza hau garatzen deneko eskolak Waldorf eskolak edo Steiner eskolak dira. Gizakiaren ikuspegi osotu bat abiaturik, non gorputza, adimena eta arima bateratzen diren, haurrari bere ikasketa prozesuaren jabe izatea bultzatzen du Waldorf pedagogiak, sormena eta ekimena landuz.
Egun, munduan zehar 500 Waldorf eskola baino gehiago daude 30 herrialde baino gehiagotan sakabanaturik. Eskola konbentzionalen aldean, musika, dantza, olerkiak eta ipuinak bereziki lantzen dituen eskolak dira eta ikasgelak ingurune goxo eta naturalak dira, ikasgela arruntetako mahai eta aulki zurrunen aldean.