Ivan Petrovich Pavlov; Riazan, 1849an. Errusiar mediku, fisiologo eta psikologoa izan zen. Medikuntzako Nobel saria erdietsi zuen 1904an.
Ivan Pavlov txakurrekin egin zituen esperimentuengatik ezaguna da. Nahiz eta gaur egun psikologia eta hezkuntzaren pertsona ospetsuenetariko bat izan, bere lehenengo asmoa ez zen ikaskuntza aztertzea, txakurren listu jariaketa baizik.
Bere esperimentuak egiten zituen bitartean, arreta deitu zion esperimentua behin eta berriz errepikatu ondoren, txakurrek adurra sortzen zutela Pavlov ikusten zutenean. Hau gertatzen zen animaliek ikasi zutelako Pavlov atetik sartzen zen bakoitzean, edozein momentutan janaria jasoko zutela.
Aurkikuntza honen ondorioz, fisiologoak esperimentu-sail bat bururatu zitzaion: kanpai bat jotzea txakurrei janaria eman baino lehen, eta horrela, listu-produkzioa neurtzea. Pavlovek ohartu zuen txakurrak entrenatuak izaten zirenean kanpai-hotsa janariarekin lotzeko, listua produzituko zutela nahiz eta janaririk ez egon. Hau da, kanpai-hotsak listua produzitzea eragiten zuela janaria aurrean izango bazuen moduan. Esperimentuak frogatu zuen txakurren erantzun fisiologikoa, listu-jariaketa, kanpai-hotsaren estimulura lotua zela.