Johann Heinrich Pestalozzi, suitzar pedagogo berritzaile eta idazlea izan zen. pedagogia modernoaren aintzindaritzat jotzen dena eta Industria Iraultzaren garaian langileriaren hezkuntzarekiko ardura berezia erakutsi zuena. Bere pentsamenduan eta hezkuntza jardueran eragin nabarmena izan zuen Jean-Jacques Rousseau filosofoak eta bereziki berak idatziriko Émile, ou De l'éducation hezkuntzari buruzko lana. Hezitzaile moduan ere jardun zuen, Neuhof eskola (1780) eta beste eskola zenbait sortuz. Eragin handia izan zuen Friedrich Fröbel pedagogoaren ideietan.
“Haced que los niños busquen aquello que sean capaces de hallar por sus solas fuerzas" (Pestalozzi).