Howard Gardner (1943, Pennsylvania) psikologoa, ikertzailea eta Harvard Unibertsitateko irakaslea da. Bere bizitzaren zati handi bat ikerketari eskaini dio. Arlo zientifikoan ezaguna da gaitasun kognitiboei buruz egin dituen ikerketengatik, eta berak formulatu duen adimen anizkunaren teoriarengatik. Teoria hori formulatu duelako eta horrela hezkuntza hobetzen lagundu duelako,2011n Zientzia Sozialetako Asturiasko Printzearen Saria eman zioten.
"El propósito de la educación es lograr que las personas quieran hacer lo que deben hacer" (Gardner).