Freud (1856-1939, Austria-Londres) mediku eta neurologoa izan zen.
Familia judu batean jaio zen. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen, hipnosia landu zuen baina historiara igaro da "Psikoanalisiaren aita" moduan, arlo horretan egindako lan itzela dela eta. Inkontzientea ikertu zuen bereziki, ametsen mundua eta buru-gaixotasunek sexualitatearekin dituzten loturak. Erlijioek patologia psikiatrikoarekin dauzkaten zerikusiak ere aztertu zituen.
“Uno es dueño de lo que calla y esclavo de lo que habla”(Freud, 1894).