LEHIAKETA IREKIAREN OINARRIAK:
Idazkiak euskaraz izan behar du.
Partaideek 16 urte beteta izan edota bete 2025ean.
Gaia eta testu mota libre dira (prosa edo poesia, [mikro]ipuina, txistea...).
Gehienez, mila hitzekoa izango da lana. Hortik aurrera, 10 hitzeko 5 puntu galduko ditu kalifikazioan.
Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.
Idazkia mekanografiaturik aurkeztu behar da.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 7an hasiko da eta maiatzaren 8a izango da idazkiak aurkezteko azken eguna.
Idazkiak originala izan behar du, ezin da beste lehiaketa batean aurkeztutako lanik erabili.
Lana ondoko atarian txertatu beharko da: https://sites.google.com/d/1LHW31VYWt790EWRc57JKetTe2ij5oXBw/p/1yUVFrXmT3sVhQkO1ZOwh0HyQuW1oe753/edit
edo e-postaz bidali ahalko da: abanto@aek.eus, muskiz@aek.eus, ortuella@aek.eus eta solas@aek.eus
Egindako lanarekin batera, egilearen izen-abizenak, nortasun agiri zenbakia, telefono zenbakia eta e-posta helbidea jakinarazi beharko dira.
Puntu berdinketa badago, diru saria irabazleen artean banatuko da. Argizaiolari dagokionez, ordea, irabazleek bana jasoko dute.
MEATZALDEKO EUSKALTEGIETAKO LEHIAKETA:
Euskaltegietako ikasleek bakarrik hartu ahal izango dute parte, eta bi lehiaketa egongo dira aurtengo edizioan:
1- Ikasleen mailaren araberako izkribu lehiaketa (A1, A2, B1, B2 eta C1), lehiaketa irekiaren oinarri berberak izango dituena.
2- Edizio honetako sari berezia: Elez Korrika (Korrika hizpide izango duen atal berezia).