Eskuartean dugun material honek Lanbide Heziketako Enpresa eta ekimen sortzailea moduluko edukiak ditu oinarri. Zeharkako modulua denez, Lanbide Heziketako ziklo guztietan lantzen da. Horretaz gain, Bigarren Hezkuntzan ere erabilgarri gerta daiteke bai Ekintzailetza eta Enpresa Jardueren Hastapenak ikasgaian, bai Ekonomia Ekintzailetza eta Enpresa Jarduera arloetan.
Arlo honi buruzko material digital gutxi dago euskaraz, eta hutsune hori betetzera dator lan hau. Antonio Guiraok gaztelaniaz sortu duen materiala da ikasmaterial honetako abiapuntua: hark argitaratutako 11 unitate euskaratu ditugu eta gure testuingurura egokitu.
Unitate bakoitzak diapositiba-aurkezpen bat du, eta atal bakoitzak, bideotutorial bat eta galdetegi bat.
Bai aurkezpenak, bai Kahootak berrerabilgarriak dira; beraz, nork bere gustura egokitzeko aukera izango du.