Egunean Behin lehiaketa
Oinarriak
Lehiaketa hau Fakultateko ikasleentzat sortu da. Matrikulatzeko orduan emandako telefono zenbakiarekin parte hartu beharko duzue
Irabazleak 100€ko saria jasoko du, bigarren sailkatuak 60€, hirugarrenak 40€ eta laugarrenak eta bosgarrenak 20€ bana. Sariaren zenbatekoa EHUDENDAn (ikasle guztientzat), Bizkaiko PENTER-en (soilik Leioan matrikulatutako ikasleentzat) edo Gasteizko ELKAR-en (soilik Gasteizen matrikulatutako ikasleentzat) gastatu behar da, horko produktuetan.
Dekanotzak talde bat sortu du Egunean Behin jokuaren aplikazioan. TALDEAREN KODEA: 7D4F47
Parte hartu nahi duten ikasleak taldean sartu beharko dira, taldearen kodea erabiliz. Gainera, haien datuak helarazi beharko dizkigute ondoko formulario honen bidez: datuak (saridunekin kontaktuan jarri ahal izateko).
Formularioa bete beharko duzue nahiz eta aurreko lehiaketan parte hartu eta taldean egon.
Gure taldearen irabazletzat hartuko ditugu aplikazioan bertan, denboraldiaren amaieran, lehenengo, bigarren,hirugarren, laugarren eta bosgarren postuetan agertzen diren pertsonak, baldin eta formularioaren bidez datuak bidali badituzte.
Jokoaren arauak aplikazioarenak izango dira
Fakultatean matrikulatutako ikasleek soil soilik edukiko dute saria jasotzeko eskubidea
Dekanotzak ez du inolako ardurarik izango aplikazioan sor litezkeen arazo teknikoen inguruan
Dekanotzak ez du jokoan parte hartuko, taldea sortzeaz harago