Ikastetxeko zirkularrarekin batera zabaltzea proposatzen da, familia guztiei bidaliz.
Zentroko irakasle guztiei helaraztea proposatzen da, programaren ezagutza indartuz.
Irakasleen zeregina eta ikasgai guztietan programa txertatzeko aukera aurkeztuz.
Eskolako Agenda 2030aren nondik norakoak ikasle ordezkariei azaltzeko aurkezpena, Udal dimentsioan oinarrituta.
Urriaren 1ean "udal dimentsioa" atalaren inguruko irekiera bilera ospatu genuen Bergarako Irizar jauregian, Oñati eta Bergarako irakasleen parte-hartzearekin. Bilera hau Araziko lantaldeak deitu zuen.
Urriaren 22an Berritzegune Nagusiak deitutako lehen mintegia ospatu genuen Bergarako Irizar jauregian, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko irakasleen parte-hartzearekin.
Udal dimentsioa bideratzeko metodologia zehazten duen gida praktikoa, IHOBEren eskutik. Dokumentu honetan bi urteko zikloa aurkezten da, eragile bakoitzaren ardurak zehaztearekin batera.