Danena Klasiko, 1976an Zizurkilen (Gipuzkoa) sortu zen bizikleta taldearen, Danena txirrindulari taldearen, omenez antolatu da; herri txiki hartan sortu zen talde xume hark, gaur egun oraindik bizirik dirauen ziklismo-kulturaren hazi sendoa jarri zuen.
Hasierako urteetako txirrindulariek jantzi zuten lehen ekipazio ofiziala Etxeondok egin zuen, taldeari nortasun eta ilusio berezia emanez. Urte batzuk geroago, Orbea, euskal bizikleta ekoizle garrantzitsua, taldera batu zitzaion, eta babes horri esker Danenak gorakada ikusgarria izan zuen.
Jarraian nesken taldea etorri zen, Euskadiko lehen taldea! Ondorioz, ziklismo esparruan, garaiko erreferente bilakatu zen Danena Txirrindulari taldea.
Baina Danena txirrindulari taldearen historia ez da iraganera bakarrik begiratzen: gaur egun taldeak lasterketetan jarraitzen du, eta bereziki harro gaude gaztetxoak, entrenamendu eta lehiaketetan buru-belarri ari direlako. Haien ahalegina, diziplina eta irribarreak dira etorkizuneko txirrindularitzaren benetako motorra.
Horregatik, Zikloturista martxa hau, belaunaldiak batu, ondarea ospatu eta etorkizunari bultzada emateko modu ere bada.
Gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Danena txirrindulari taldearen ondarea, gaur egungo lana eta etorkizun oparoa ospatzeko. Zuek gabe, ziklismoak ez luke zentzurik.