Espeleologia bertikalean hasteko ikastaroa 

2023ko urriak 21, 28 eta 29

PLAZA AGORTUAK

Ikastaroaren datuak

Egunak: urriak 21, 28 eta 29

Prezioa: 150 €

Tokia: Nafarroako leize eta labarretan

Plazak: 12 parte-hartzaile.

Nafarroako urteko federazioa barne


Ohiko galderak

Zer da espeleologia bertikala?

Espeleologia koben ezplorazioa eta kirol-jarduerak biltzen dituen diziplina da. Leizeak eta kobazuloak ohikoak dira gure geografian, eta horiek ezagutzeko beharrezkoa da zenbait teknika eta ezagutza menderatzea.

Espeleologia bertikalaz ari garenean, lurpean dauden zailtasunak gainditzeko sokak, arnesak eta bestelako elementuak erabiltzeaz ari gara. Erabilitako teknikak oso lotuta daude -baina desberdinak dira- mendiko beste diziplina batzuetan erabilitakoekin.


Zer baldintza bete behar ditut ikastaroan parte hartzeko?


Mendiko edozein jardueratan bezala, ezaugarri fisiko onargarriak beharko dira. Gomendagarria da lur irregularrean ibiltzen ohituta egotea eta hainbat orduz jardun ahal izatea.


Era berean, espeleologia ez da diziplinarik egokiena bertigo edo klaustrofobia larriak dituzten pertsonentzat, nahiz eta egia den beldur batzuk gainditu egin daitezkeela. Baldintza hauetakoren bat baduzu, kontsultatu aldez aurretik.


Bestalde, ez da ezagutza teknikorik behar hastapen-ikastarorako.


Nola garatuko da ikastaroa?


Ikastaroa bi jardunaldi teoriko-praktikotan antolatuta dago, Nafarroako harkaitzetan. Bertan, progresio bertikalari eta barrunbeei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dira. Nafarroako koba batean hirugarren jardunaldi bat egiteak ezagutza horiek benetako jarduera batean finkatzeko balioko du.


Ikastaroaren ondoko asteetan, litekeena da klubaren inguruan beste irteera praktiko batzuk planteatzea.



Zer material eraman behar dut?


Material tekniko guztia ikastaroan sartuta dago, baina espeleologiako material espezifikoa baduzu, zure materiala ekar dezakezu. Material teknikoa hurrengo ESTEKAN kontsulta dezakezu. 


Honako artikulu hauek ekarri behar dituzu:


Zalantzak dituzu?