Sekulako abiaduran doa pandemia aurrera eta osasun langileak berebiziko garrantzia daukazue aurrera atera ahal izateko. Aste gogorrak izango dira aurretik dauzkazunak, har itzazu papera eta boligrafoa eta jarraitu adi ematen zaizkizun irizpideak.
Banaka edo taldeka jokatzeko aukera dago eta gure helburua ondo pasatzea baino ez da. Lagunekin bideo-dei bat egin, bakoitza bere aldetik jokatu eta ia nork azkarren amaitu... aukera desberdinak daude eta seguru denetan asko pentsatu beharko duzula.
Jarrai itzazu markatzen zaizkizun irizpideak eta ez duzu arazorik eukiko amaierara heltzeko.
Jokatzeko modurik onena bi erlaitz desberdinetan egitea da. Hauetako batean deskargak eta pistak kontsultatu eta bestea erantzunak emateko erabili soilik (ez zaitez azken honetatik atera, ezin izango zara bueltatu bestela).
Jokora sartu ahal izateko, euro 1 ordaindu behar izango duzu azpian dagoen botoiaren bitartez. Euro honi esker, orria mantendu ahal izango dugu eta joko gehiago sortzeko aukera ere eukiko dugu.
Behin ordainketa egindakoan, orrialdeak berak eramango zaitu jokoaren hasierara. Ez zaitez orrialde honetatik atera, bestela ezin izango zara berriro bertara bueltatu.