GIMNASIA ARTISTIKAKO ESKOLA
Etapa hau 6 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, lehenago gimnasia egin ala ez. Jarduera honen helburu nagusia haurrek hainbeste maite dugun kirol hau praktikatuz gozatzea da.
EMAKUMEZKOEN GIMNASIA ARTISTIKOA:
Gaitasun gimnastikoak lau aparatutan gauzatu behar dira: zorua, jauzia, oreka barra eta paralelo asimetrikoak. Entrenamenduetan hainbat akrobazia ikasi eta landuko dira, estiloa, erritmoa….
GIZONEZKOEN GIMNASIA ARTISTIKOA:
Modalitate honetan gimnastaren ezaugarri fisikoak landuko dira, eta diziplina, kontzentrazioa, gainditze-prozesua… Ikasitako elementuak egiteko tresnak, eraztunak, barra finkoa, zorua, jauzia, arkudun zaldia eta paralelak izango dira.