Antolatzailea
Gernika-Lumo eta inguruetan, bertsoaren transmisioa bermatzera bidean, lanean dabilen taldea da Lilibertso. Busturialdeko esparrua jomuga eta abiapuntu duelarik, bertso ekosistema zabal bat sustatzeko ekinean dihardu. Orotariko kultur ekitaldiak antolatzen ditu Lilibertsok (bertso saioak gehienbat) eta transmisiorako ezinbesteko diren bertso eskolen aldeko apustua egiten du, hezkuntza arautuan (Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean) zein honetatik kanpo. Euskal kultura, bertsolaritzan bereziki sakonduz, sustatzea da elkartearen helburu nagusia era ludiko, artistiko eta pedagogikoen bidetik.
Laguntzaileak
Belendizko Txokoa
Ukuilu Txokoa
Muruetako Udala
Astra