berriak

GEHIAGO ETA HOBETO BIRZIKLATZEN DUGU
(2023/07/03)
Eskerrik asko parte hartzeagatik
Eskerrik beroenak egunero hondakin guztiak behar bezala bereizten dituzten etxeei eta negozioei. Zuen ahaleginari esker, ingurumena zaintzen aurrera egiten dugu. Era berean, barkamena eskatzen dugu zenbait etxebizitzatan sortutako eragozpenengatik edukiontziak irekitzeko txartel elektroniko berrien kudeaketan.


Datuek ez dute engainatzen

Azken hilabeteetako datuen arabera, hondakin organikoen zatikiaren gaikako bilketa nabarmen hobetu da: aurtengo maiatzean 73.270 kg bildu ziren, eta iazko hilabete berean, berriz, 45.790 kg (% 60ko hazkundea). Hala ere, birziklatze-tasa osoa 7,5 puntu baino ez da igo, eta sortutako hondakin guztien

% 51,5era iritsi da maiatzean.

Gehiago nahi dugu

Hondakin organikoak sortzen ditugun hondakinen % 40 inguru dira. Gaur-gaurkoz, nahiz eta hobera egin duen, hondakin horien herena baino ez dugu biltzen bereiztuta. Datu horiek, birziklatze-tasa altua lortzeko frakzio organikoak duen hobekuntza-marjina eta garrantzia erakusten digute, gainerako edukiontziak ahaztu gabe, noski: urdina, horia, berdea eta abar.


Ez dago aitzakiarik

Herritarrek sortzen dituzten hondakin guztiak gaika biltzeko eta behar bezala uzteko betebeharra dute (7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa; etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko udal-ordenantza, 2022). Udalak beharrezko informazioa ematen du eta oinarrizko baliabideak ezartzen ditu. Era berean, saltzaileko etxebizitzetarako poltsa konpostagarriak eta jarduera ekonomikoetarako eta sozietateetarako poltsa handiak ematen jarraituko du Udaletxean. Poltsa gehiago behar izanez gero, etxebizitza edo negozio bakoitza poltsa horiek hornitzeaz arduratu beharko da. Azken batean, gure etxeetan eta dendetan sortzen ditugun hondakinak bereizi eta dagokien edukiontzian behar bezala utzi behar ditugu. Udal Ordenantzatik haratago, ingurumen eskakizun saihestezina da.


Konpromisoa

Oraingoz, edukiontzi marroiak bakarrik dauka sarraila. Ez dago erabakita errefusaren frakzioko edukiontzi grisek ere noiz izango duten sarraila, baina udako hilabeteen ondoren izango da. Lasarte-Oriako Udalak herritar guztien parte-hartzea sustatzen jarraituko du, gehiago eta hobeto birziklatzeko (% 55eko gutxieneko birziklatze-tasa 2025ean eta % 60koa 2030ean).
Edozein kontsulta edo informaziorako, herritarrek Udalera jo dezakete:

 

-Telefonoa: 943 376 055

-E-maila: zerbitzuak@lasarte-oria.eus

-Web: www.lasarte-oria.eus



BEHARREZKO MATERIALA ESKURA!

(Lasarte-Orian, 2023ko otsailaren 22an)

Otsailaren 27an hasiko dira ingurumen hezitzaileak etxez etxe bisitak egiten eta gaikako bilketa egiteko beharrezko materialak entregatzen. Egun horretatik aurrera zuen etxeetan jasoko duzue birziklapen gida, biohondakinentzako 10 litroko edukiontzia eta poltsa konpostagarrien sorta.

Hezitzaileek txirrina jotzean etxean egonez gero, aipatutako materiala eskura emango da eta etxeko titularraren zenbait datu eskatuko dira. Bestalde, bisitaren momentuan inor ez badago etxean, materiala atean utzi eta ohar baten bidez datuak errazteko beste bide batzuk aurkeztuko dira.


EDUKIONTZI GRISA ERE TXARTELAREKIN

(Lasarte-Orian, 2023ko otsailaren 17an)

Lasarte-Oriako birziklapen-tasa hobetzeko, udaletik birziklapen sistema berriaren aldeko apustua egin da. Birziklapen sistema berriaren aldaketa nagusia, biohondakinen edukiontzi marroiarekin batera, errefusara hondakinak bota ahal izateko birziklapen-txartel elektronikoa erabili beharko da. Horretarako, udalak txartel elektroniko berriak bidali ditu herriko etxebizitza guztietara eta herritar guztien eskura jarriko ditu beharrezko baliabideak.



Birziklatzerako orduan zalantzak dituzula oraindik? Kontsultatu Lasarte-Oriako birziklapen gida!