ZER DA BIRZIKLATZEAREN ERRONKA? 

Lasarte-Oriako birziklapen-tasa hobetzeko, udaletik birziklapen sistema berriaren aldeko apustua egin da. Birziklapen sistema berriaren aldaketa nagusia, biohondakinen edukiontzi marroiarekin batera, errefusara hondakinak bota ahal izateko birziklapen-txartel elektronikoa erabili beharko da. Horretarako, udalak txartel elektroniko berriak bidali ditu herriko etxebizitza guztietara eta herritar guztien eskura jarriko ditu beharrezko baliabideak.

Horrekin batera, herritarrek euren zalantzak argitu ahal izateko, eskura izango dituzte otsaila amaieran, martxoan eta apirilean zehar bi puntu informatzaile. Horietako bat informazio puntu finkoa izango da, San Pedro parrokiaren alboan kokatua. Bestea berriz mugikorra izango da, herriko auzo desberdinak bisitatuko dituena.


BA AL DAKIZU HONDAKIN HAUEK GUZTIAK EDUKIONTZI EGOKIETAN SAILKATZEN?