Odetagoena.- Gipuzkoako erdialdeko mendi bat da, Murumendiko mendilerroan kokatua, Beasain eta Ordizia arteko mugan, Goierri eskualdean. 783 metroko garaiera du. Murumendiren hego-mendebaldean dago eta Usurbe eta Murumendi arteko mendikatean hirugarren gaina da. Hainbat mapatan, Urresparatz tontor izen bezala agertzen da, baina Eizeta eta Odetagoena mendien arteko lepoa da Oñatiko artxiboan 1946ko Beasaingo nekazaritza aberastasunaren banaketa dokumentuan jasota dagoenaren arabera.
Urresparatz Errobizabaldik
Urresparatz Idoiagatik