Materiala
Geletan lan egiteko materiala sortzeko edo moldatzeko irizpide garrantzitsuenetariko bat, jarraian irakurri ahal duzuna da, JAKINTZEN BANAKETA.
Geletan lan egiteko materiala sortzeko edo moldatzeko irizpide garrantzitsuenetariko bat, jarraian irakurri ahal duzuna da, JAKINTZEN BANAKETA.
Grafikoan ikusten den bezala, Lehenengo Zikloan pisu gehien duen multzoa MUSIKA HEZKUNTZAKOA da. Horren arabera, gainerako blokeek pisu gutxiago dute gaitasun espezifikoen garapenean, eta, beraz, arte-hezkuntzaren garapena musika-hezkuntzaren multzoaren inguruan artikulatu beharko litzateke.
Bigarren Zikloan, blokeak orekatuago agertzen dira, baina MUSIKA eta IKUS ENTZUNEZKO HEZKUNTZAk dute presentzia handiena.
Azkenik, Hirugarren Zikloan, MUSIKA eta IKUS ENTZUNEZKO HEZKUNTZA jarraitzen dute nagusi, eta oinarrizko jakintzei dagokionez, musikak jarraitzen du pisu gehiago izaten.
Azterketa horren arabera, ikastetxeetako musika irakasgaia egituratuta dagoen bezala, ezin dio curriculumak eskatzen duenari erantzun.
HONEN INGURUKO HAUSNARKETA:
Eszenografiari eta performazioari buruzko oinarrizko jakintzak musikarekin lotuta daude, baina musikan egiten diren proiektu askotan ere, ikus-entzunezkoen zati handi bat integratzen da asteko 45-60 minuto eskas horien barruan curriculumari erantzuteko premia gisa.
Bestalde, astean 90-120 minutu ematen dira plastikako irakasgaiko lan esklusiboan. Grafikoaren arabera, curriculumean duten presentzia ez da hain garrantzitsua, eta askotan denbora hori curriculumeko beste alderdi batzuk indartzeko erabiltzen da.
Bukatzeko, azpian dagoen proposamenak arte-hezkuntza bere dimentsio guztietan garatu nahi du, curriculumeko beste irakasgai batzuk integratuz, musika-espezialistak arduratzen delarik arte-arloaz. Legearen 11. artikuluko 3. puntuan ez da aipatzen musika eta plastika banatzeko derrigortasuna.
Bukatzeko, legearen 10. artikuluan (4. puntua) aipatzen da "eremuen araberako taldekatzeek eremua osatzen duten arlo edo ikasgaien konpetentzia espezifikoak, ebaluazio-irizpideak eta oinarrizko jakintzak errespetatu behar dituzte". Egungo planteamenduan, irakasgaia bi irakasgaitan banatzen da, eta horrek EZ du artikulu hau errespetatzen plastikak arte-hezkuntzako ardatza baita ordutegian pisu gehiago izanik.