Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxetan Arte Hezkuntzak orokorrean, eta musika irakasgaiak zehazki, bizi duen egoera latza ikusita, Musika Hezkuntzako irakasle guztiok elkartzeko garaia heldu dela uste dugu. 

LOMLOEk dioen bezala: "Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendak kultura-alderdien integrazioa sustatzen du" “Nahi dugun etorkizunak kultura ere hartzen du barne” lemapean. Arte Hezkuntzak laguntzen du ikasle guztiek beharrezko ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten, zehazki beharrezkoak direnak garapen iraunkorra, giza eskubideak, genero-berdintasuna, bake eta indarkeriarik gabeko kulturaren sustapena, munduko herritartasuna eta kultura-aniztasunaren balorazioa sustatzeko".  

Gure Hezkuntza Sailari eta zuzendaritza-taldeei adierazi nahi diegu: gure hezkuntzan Arte Hezkuntzak eta honen bitartez lantzen den Euskal Herriko kulturak zor zaion garrantzia berreskuratu behar duela, guztion artean neurri berriak eta eraginkorrak adostuz. 

Hori lortzeko lehen pausua Arte hezkuntza, Musika eta Kulturaren egungo egoera aztertu, eta hobekuntzarako proposamena jorratzea litzateke.

Gure azken xedea honako hau da: sare bat sortzea, ekintza bateratuak burutzea, kalitatezko programazioak sortzea eta Arte Hezkuntza arloa musikako espezialistak bideratzea, curriculumean aipatzen den moduan lau blokeak integratuz: musika, audiobisuala, plastika eta performatiboa. 


   Ongi etorriak!!

BATUARTE talde eragilea

                                         

 Gurekin harremanetan jartzeko:

batuarte23@gmail.com

Email

Telegrameko taldera batu:

BatuArte BERRIAK 

Link