Sestaoko Musika/Arte hezkuntzako mintegi EZ ofizialaren webgunea da hau.
Orain 4- 5 ikasturte, Berritzeguneen eraldaketarekin batera, musikako irakasleok "linbo" baten geratu gara, eta gure ikasgaia/arloariĀ gero eta garrantzi gutxiagoa ematen zaio.
Mintegi honen helburuak asko dira, besteak beste:
Mintegi ofizialak berreskuratzea
Irakasleon elkarlana sustatzea
Gure kexkak eta beharrak asetzea: materiala elkarbanatu, ezagutu, lagundu, formakuntzak bilatu...
Gure ikasgaia/arloa eskoletan, eta hezkuntzan orokorrean, euki behar duen garrantzia berreskuratzea
Horretarako eta gehiagorako, 15ean behin, zonaldeko eta hurbildu nahi den eskoletako musika/arte hezkuntzako irakasleok elkartzen gara.
NON: Sestaoko KUETO eskolan
ORDUA: 15:00-16:30
Animatu zaitez eta etorri!!