PhD ikertzailea @
Deparment of Comparative Language Science, University of Zurich
arrate.isasi-isasmendilandaluze@uzh.ch / arrateisasi@gmail.com
Zuricheko Unibertsitateko doktorego ikertzailea naiz gaur egun eta hizkuntza prozesamenduari lotutako mekanismo kognitiboak aztertzen dihardut. Euskara eta gaztelania dira nire ikerketa lerro nagusiko hizkuntzak, eta euren arteko ezberdintasun gramatikalek prozesamenduan eraginik duten jakitera dago bideratuta nire lana.
Lehenago euskararen sintaxia eta fonologia aztertzeko proiektuetan lan egin izan dut, baita elebidunen hizkuntza prozesamendua aztertzen ere.
Nire ikerketa interes nagusiak hizkuntza aniztasuna eta garuna elkartzen dire bidegurutzetik datoz: nola prozesatzen dira hizkuntzak garunean? Zeintzuk dira hizkuntza egitura ezberdinen eraginez aldatzen diren mekanismo kognitiboak? Nola moldatzen dituzte hiztun elebidunek euren mekanismo kognitiboak hizkuntzetariko bat edo biak erabiltzean?
Hizkuntzen prozesamendua ikertuz hizkuntzaren egiturari eta bere eboluzioari buruz ikasi dezakeguna ere interesatzen zait.
Doktoregoa Hizkuntzalaritzan, 2019-2022
Zuricheko Unibertsitatea
Master gradua Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentalean, 2018-2019
Euskal Herriko Unibertsitatea
Master gradua Euskal Ikasketetan, 2017-2018
Bordeaux-Montaigne Unibertsitatea
Gradua Hizkuntza eta Literatura Modernoetan, 2012-2016
Bartzelonako Unibertsitatea
Jar zaitez nirekin harremanetan lasai asko ideiak trukatu edo kolaboratu nahi izanez gero