Lelotxo Montañako

LELOTXO MONTAÑAKO



LELOTXO MONTAÑAKO. Sehaska-kanta bat, Arrikrutzeko (Oñati) Maria Ugarteri jasoa. Osorik ez baina nire inguruko emakumeek oraindik ere kantatzen die ume txikiei.


Gure inguruko emakumeen omenez idatzitakoa da hau.



Hiru Trukuk abestua



Jakin dut batzuei "lolotxo montañako" abesten zietela gurasoek. Guk ere "lolotxo montañako" entzun izan dugu eta baita kantatu ere, baina "Lelotxo" jaso zioten Arrikrutzeko andre honi. Nik uste dut "lelotxo" hobeto datorrela, gaiztua zelako otsoak jaten du eta.

Egun hauetan hauxe kantatu didate:


             Lolotxo montañeko 

             Totuak jan eben 

             bera be gaiztoa zan, 

             ta ondo egin xauen.


Sare sozialetako @fantomastxiki erabiltzaileak jakin arazitakoaren arabera, Gandiagak eta Kaltzakortak jasoa zen kantu hori. Behean letrak eta datuak: