Hegaldi zoragarria hegoalderantz, Done Mikel Aralarkoaren santutegiaren ondotik aire hartuko duzu, zeinak 1000 urte baino gehiagoko historia duen eta Dragoiaren kondaira bati buruz hitzen duten. Andiako mendilerroaren aurrez aurreko hegaldi eder honetan, Beriain mendiaren harresiak aipagarriak dira. Arakilen lur hartuko duzu, Sakana bailarako bihotzean.
Non dago?
Iparrerako hegaldi ederra, zeinetan lur hartzeko pagadi handiak zeharkatu beharko ditugun. Urbasa mendilerroan kokaturiko Santa Marina baselizaren ondotik aireratuko gara, eta Iturmendin, Nafarroako Sakana bailarako herri ederrean lur hartuko dugu.
Lurra uzteko leku honetatik, hego haizearekin hegan egingo dugu, Ameskoa ibarren gainetik saien konpainian. Urbasa mendilerroaren hegoaldean dagoen Pilatosen balkoiaren oinetan kokaturiko Urederra iturburutik gertu. Paraje honek, panoramika berezia oparitzen digu, iparraldean Aizkorri-Aratz natura parkea eta Kantabriako mendilerroa hegoaldean. Batzuetan, meteorologiak lagatzen duenean, hegaldi honek kros bat egitea ahalbidetzen du, zeina 15 edo 20 kilometrora heldu daitekeen.
Barnealdeko hegan gune polita, aireratze gunea Kodesko mendilerroan kokaturiko Ioar tontorretik gertu aurkitzen da. Kantabriako mendilerroaren ikuspegi apartez disfrutatu eta Errioxan, Lizarrerrian edo Izkiko natura parkean eguna ustiatu. Jarduna bukatzeko, Santutegiak, gastronomia eta natura.
Arabako Lautadako hegaldi librerako gunea, Elgeako mendilerroa eta Aizkorri-Aratz natura parkearen aurrean. Iparreko haizearekin egiten da hegan Entziako mendilerroan kokatutako Santa Elena mendiaren tontorretik. Termo-magal hegaldia, zainak Arrigorrista eta Baio mendien ondoan kokaturiko Opakuako mendateraino kros txiki bat egiteko aukera eskaintzen duen.
Entzia mendilerroan hegaldia iparrerantz, Legaire larreen ondoan, non Mendiluzeko harrespila kokatzen den. Hiru mila urte baino gehiagoko Historiaurreko momunentua, mendilerro honetako sorgindutako pagadiaren babesean. Aizkorri-Aratz natura parkearen aurrez aurre kokatua, eta 100 metroko garaiera duen Leze izeneko haitz zuloaren aurrean.
Ipar haizearekin egiten den kostaldeko hegaldi honek, egun berean hegaldiaz eta hondartzaz gozatzeko aukera ematen digu. Barinatxe hondartzaren gainetik hegan egingo dugu. Bilbotik, metroz heltzeko aukera dago, Larrabasterrako geltokian jaitsita. Autoz joatekotan, Barinatxe hondartzaren ondoan dagoen aparkalekuan utzi daiteke automobila.
Ipar haizearekin Aiaraldean .egiten den hegaldi ikusgarria. Urduñako Ama Birjinatik gertu aireratzea, eta lur hartzeko zelaira 600 metroko desnibelarekin, hegaldiak zeruaren ateetara eramango zaitu... eta bueltatu nahiko duzu. Urduña hiriaren ondoan lur hartzea, poteatu eta pintxo goxoez disfrutatzea, edo Nerbioi ibaiaren jauzia ezagutzea dira besteak beste hegaldiaren eguna osatzeko gure proposamenak.