Geroz eta gehiago erabiltzen dira pantailak; bai haurrek, bai nerabeek eta baita helduek ere. Adituen ustez, haurrei ez die onik egiten oso txikitatik pantailak erabiltzeak. Nerabe eta gazteen artean ere ukaezina da hainbat gatazka eta arazo sortzen dituen gaia dela. Gurasoak askotan arduratuta gaudela dirudi, baina ez dugu jakiten norantz jo edo zer neurri hartu gailu hauen erabileraren aurrean.
Altxa burua Ander Deuna! Ikastolako guraso talde bat gara, zuok bezalaxe gai honen inguruan hainbat kezka, zalantza eta ardura dituena. Gure zalantza eta kezken inguruan erantzunak bilatu nahian duela hilabete batzuk elkarlanean hasi ginen. Hainbeste arduratzen gaituen gai honen inguruan ikastolarekin batera lanean aritu gara eta ikastolako web orrian atal hau txertatzea pentsatu dugu.
Berton denontzat lagungarri izatea espero dugun materiala txertatuko dugu: gomendioak, baliabide erabilgarriak, artikuluak, dokumentuak, ikastolan burutuko diren ekintzei buruzko informazioa...
Iradokizun eta ideiak jasotzeko prest gaude! Beti izango dira ongietorriak. Ekin diezaiogun elkarrekin eta egin dezagun bidea eskuz esku!
IZAN EREDU ETA ALTXA BURUA!!!
Urriak 3an, Eibarren Altxa Buruaren II. Topaketa Orokorra ospatu genuen. Guztiz arrakastatsua izan zen eta eskerrak eman nahi dizkizuegu bertara gerturatu zineten guztiei!
🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦
El sábado 3de Octubre celebramos en Eibar la IIª Topaketa de Altxa Burua que fue todo un éxito. ¡Queremos agradecer a todas las personas que se acercaron para compartir este día tan importante!