Aldenik Alden

Atxutxiamaikak LH4-6 bitarteko ikasleei eskaintzen dien programa da. Programaren oinarriak euskararen erabilera, parte hartzea, hezkidetza eta inklusioa dira eta horiek lantzeko jarduera ezberdinak garatzen dira umeekin batera.

Oporraldietan egiten dugun eskaintzaz gain, hilabetean bitan antolatzen ditugu ekintzak, normalean, eta hauek erabiltzaileen interesetatik abiatutakoak izateko nahia du proiektuak. Horretarako, berbaldi gisa ezagutzen ditugun bilerak egiten ditugu eurekin eta, tarteka, iritziak jasotzen dinamika ezberdinak gauzatzen ditugu kale ekintza ezberdinetan. 

Antolatzen ditugu jarduerak egunpasak, arratsalde-pasak, iluntze-pasak edo goiz-pasak izaten dira.