AHOZKO HIZKUNTZA GELAN

Prestakuntza Modulua

Eskola orain arte idazketari, genero idatziei, loturik dagoen erakunde gisara ulertu izan dugu. Eskolan idazten ikasten da, irakurtzen eta ulertzen ikasten da, eta trebetasun horiek dira, seguru asko, gure ikasleen ikaste-prozesuetan erdigunean daudenak.

Ahozko adierazpena gizakiok berez eskuratzen dugun gaitasuna dela pentsatu izan ohi da, duela gutxi arte bertsolaria izatea berezkoa zela pentsatu izan ohi den bezalaxe, baina gaur egun bertso eskolan ikasi duten hamaika bertsolari dabiltza plazetan.

Gaurko gizartean beharrezkoa da “ondo hitz egitea”: garrantzitsua da jende aurrean hizketan egiten jakitea, garrantzitsua debate batean parte hartzen jakitea… Hori guztia ez da berez eskuratzen den gaitasuna, landu egin behar da eta eskola da horretarako gunerik egokiena.

AHOZKOTASUNA GELAN moduluaren gidoia.docx