Gure lehenengo proiektuan gorputza, osasuna, nutrizioa....... landuko dugu. Beraz, tailerretan ere horretan arituko gara.
Bi jarduera motan aritu gara. Alde batetik osasunaren txokoa antolatzen hasi gara eta bestetik Olatzek hitzaldi bat eman digu. Mendi lasterketako kirolaria da eta kirolaren gorabeherak azaldu zigun
Osasunaren txokoa amaitu genuen. Kartela eta piramideak egin genituen. Hamaiketakoa konpartitzeko leku ezinhobea da gure txokoa (guztion artean erabaki dugu).
Imagine food lehiaketan parte hartuko dugu. Lehiaketaren gorabeherak helbide honetan.
Euresteko Sandra elikadura osasuntsuari buruz hitzegitera etorri da. Panelak eta beste materiala ekarri du
Iaz egiten genuen bezala, tailerraren gogoeta bat egiteko momentua heldu zaigu. Beraz, tailerren liburuxka osatu dugu.