2022- 2023 ikasturtea
2022- 2023 ikasturteari amaiera emateko, LH6.mailakoak Iruñea eta Lizarran izan gara ekainaren 1 eta 2an.
Eguraldi aparta izan dugu eta primeran ibili gara kanpinean.
Azaroaren 20a HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA izanik, gure ingurune hurbiletik urrun dauden errealitateak ezagutzeko aukera izan dugu, Ibarratik Misio Taldearekin, eta Dollyrekin.
Ahwako Deep Darshan Eskola 1975. urtetik martxan dago, 4- 15 urteko neska mutilentzan. Online konektatzeko aukera izan genuen, elkar ezagutzeko; gure ingelesa praktikan jarriz.
Gure lehioetatik kattagorriak ikusten ditugu, beraiek aldiz panterak; guk lizarrak eta intxaurrondoak udazken kolorez hornitzen, Indian berriz banbuak... elkar ezagutzeko bide hau ez dadila eten...
Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen.
2022ko urriaren 25ean Uzturpe ikastolako LH6ko ikasleak Zumaiara joan ginen egunpasa.
Bertan, Algorri interpretazio zentruko adituen eskutik, gure Lurra planetaren bilakera ulertu eta aztertzeko aukera izan genuen, primerako giroak lagunduta.