AURKEZPENA

Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du haurraren garapen osoan. Etapa horretan garatzen hasten dira adimenaren gaitasunak,nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, eta jendarteratzeko eta harremanetarako hastapenak.

Bestalde, ezin dugu ahaztu euskalduntze-prozesua ere etapa honetan hasten dela kasu askotan, eta garrantzitsua dela haurrak hizkuntza-gaitasuna gero eta hobeto garatzea, era egokian egingo badu aurrera. Beraz, haur hezkuntzako hezkuntza-arloan, haurren hizkuntza gaitasunak garatzen laguntzea betekizun nagusi bilakatzen da.


La Educación Infantil juega un papel fundamental en el desarrollo integral del niñx. En esta etapa comienzan a desarrollarse las capacidades de la inteligencia, las características de la personalidad, las facultades del cuerpo, y los principios de socialización y relación.

Por otra parte, no podemos olvidar que el proceso de euskaldunización también se inicia en esta etapa en muchos casos, y que es importante que el niñx desarrolle cada vez mejor su competencia lingüística, para que avance de forma adecuada. Por tanto, en el ámbito educativo de la educación infantil, contribuir al desarrollo de las competencias lingüísticas de lxs niñxs se convierte en un requisito principal.

XANGO

Xango matxinsaltoa gure bidelagun izango da ikasturte honetan zehar. Berak aurkeztuko dizkigu proiektuak, hauen nondik norakoak eta aurre egiteko erronkak ere.

ARGITXO

Argitxo iratxo magikoa da, bere kanpaina dibertigarriekin euskaraz hitzegiten laguntzen diguna. Beti dabil ikastolatik, ezkutuan, eta guk bera ikusten ez badugu ere, berak gu ikusten gaitu. Erderaz hitzegiten dugunean, bere kriseiluan argia piztu egiten da eta orduan guregana etortzen da proposamen alai batekin.