LIBURUEN MAILEGUA
IRAKURZALETASUN PROIEKTUA IZARRAIZPE IKASTOLAN
Azterlan askok berretsi dute irakurzaletasunak irakurketa-konpetentzian eta emaitza akademikoetan eragin positiboa duela. Gazteek ez dutela irakurtzen esan ohi dugun arren, ikerketek diote gazteenak direla gehien irakurtzen dutenak. 14 urtetik aurrera, ordea, beherakada dator. Noski, ohiturak ez du bermatzen zaletasuna, baina badakigu ohiturarik gabe ez dagoela zaletasunik.
Guzti honen jakitun, Izarraizpe Ikastolako klaustroak aho batez erabaki zuen irakurzaletasuna modu integral eta sistematizatuan landu beharra zegoela gure eguneroko jardunean. Eusko Jaurlaritzak ere argitaratu berri du Euskal Hezkuntza Sistemarako Irakurketa Estrategia 2024-2027 urteetarako, eta gure egitasmoa bat dator estrategia honek proposatzen duenarekin.
Informazio gehiago Irakurgunean.
Irakurleek hamaika bizitza bizi dituzte hil aurretik. Irakurtzen ez dutenek, bat bakarra (George R.R. Martin)