2020-2021
ENERGIA BERRIZTAGARRIEN LAGUNTZAZ MUNDUA INTERPRETATZEA HELBURU II
ENERGIA BERRIZTAGARRIEN LAGUNTZAZ MUNDUA INTERPRETATZEA HELBURU II
SARRERA
Gure STEAM prooektuak duen helburua lortzeko bi bide hartu ditugu. Batetik, zientzia eta teknologia uztartzeko eta lantzeko bidea eta matemaika eta marrazketa lineala lantzekoa bestetik.
Bi bideak saio ezberdinetan aurrera eraman ditugu, uneoro bien arteko lotura eta koherentzia ahaztu gabe. Gure helburu nagusia lortzeko, bi izan dira lortu beharreko helburu orokorrak. Energia berriztagarria erabiliz bonbilla bat 24 orduz piztuta mantentzea eta behaketa egin ahal izateko gure baratzeko negutegia eta bankalak eskalan egitea.
AZKEN XEDEA
Gure eskolako negutegia eta bankalak eskalan egin eta barruan landatuko ditugun urazen behaketa egitea. Gauez eguzki energiz piztuta mantenduko dugu bonbila bat. Landareari 24 orduz argia izateak ze ondorio dakarzkion behatuko dugu.
HELBURUAK
Zirkuitu elektriko bat zer den ulertzea.
Zirkuitu elektriko bat sortzeko beharrezkoak diren osagaiak hautematea.
Energia berriztagarrien onuraz jabetzea.
Eguzki energia erabiliz bonbila bat piztea.
Negutegiko bista ezberdinez jabetzea.
Negutegiko bistak egoki marraztea.
Neusketa egokiak egitea.
Eskala zer den ulertzea.
Negutegia eta bankalak ekoizteko eskala egoki bat aukeratzea.
Negutegia eta bankalak egur tailerrean ekoiztea.
Egur tailerreko lan tresnak era egokian erabiltzea.
Negutegia toki egoki batean kokatzea.
Estazio metereologikoak sortzea.
Estazio metereologikoko datuak jaso eta interpretatzea.
Inguruko lurzorua aztertzea.
Behaketa egitea.
EGINDAKO LANAREN SEKUENTZIA
Hauek izan dira konpetentzia ezberdinak landuz proiektua garatzeko emandako urratsak.
Zientzia-teknologia konpetentziak
Zirkuitu elektriko baten elementuak identifikatu.
Matxura zuten zirkuituak aztertu eta matxura identifikatu.
Pila eta bonbilarekin zirkuituak sortu.
Pila, bonbila eta kablearekin zirkuituak sortu.
Pila, bonbila, kablea eta interruptorearekin zirkuituak sortu.
Pila, motorra, bonbila, kablea eta interruptorearekin zirkuituak sortu.
Elementu horiekin kotxe elektriko bat sortu.
Energia berriztagarriak hauteman.
Energia berriztagarriak aztertu.
Energia berriztagarrien onuraz jabetu.
Plaka solarrakin energia sortzeko elementuak identifikatu.
Plaka solarren bidez bonbila piztu.
Matematika konpetentzia
Eskolako baratzeko negutegiko bista ezberdinetaz jabetu.
Negutegiko bistak marraztu.
Negutegia eta bankalak neurtu.
Negutegiaren eta bankalen marrazkia egin.
Eskala zer den ulertu.
Eskala egoki bat aukeratu.
Jasotako neurriak eskalara pasa.
Beharrezkoak izango ditugun materialak hauteman.
Materialak erosteko aurrekontu bat egin eta plantilla sortu.
Negutegia eta bankalak eskalan ekoiztu.
Zientzia eta matematika konpetentziak
Negutegiaren kokapenaren garrantziaz jabetu.
Klima eta bere ezaugarriak aztertu.
Klima motak landu.
Inguruko lurzorua aztertu.
Gure lurraren konposizio geologikoa identifikatu.
Itsasondo inguruko karearriataz sakondu. Arbelgintza.
Estazio metereologikoko gailuak hauteman.
Estazio metereologikoko gailuak sortu.
Datuak jaso eta estazio metereologiko digitalarekin jasotako datuekin konparaketa egin.
Negutegia toki egoki batean kokatu.
Behaketa egin.
Hipotesiak bota.
Ondorioak atera.
Egindako proiektua eskola komunitatean zabaldu.
EKINEZ EGINA