Ongi etorri, 

eremu euskaldunean sartzen ari zara!!!

Proiektu honek euskara ikastetxearen bizitzan hizkuntza normal eta ohiko bihurtzea du helburu; gure Institutuan, eskolako kideen hizkuntzazko prestakuntzan eta erabileran eraginez. Horretarako, HN Planean, hainbat ekintza diseinatu ditugu; besteak beste: idazleekin solasaldiak, antzezlan ikuskizunak, Euskararen eguna, euskaraldia, kultur lehiaketak, eta abar. Proiektuak ikasleak ditu ardatz, baina horretarako ikastetxeko kide diren bestelako eremuetan eragiteko asmoa ere badu. Horrela, irakasleei, administrazio eta zerbitzuetako langileei eta gurasoei begirako ekintzak jorratu nahi ditugu, euskararen ARNASGUNE izan.


Taldekideak: Eba Elgezabal, Iraide Palacios, Aitor Crespo, Jon Etxebarria, Mikel Galarza, Urtza Uranga, Ana Uriarte, Irati Arregi Maiteder Uribarri

euskara.batzorde.uk@uribekostabhi.com